KOKAPENA ETA INGURUNEA

Nafarroa ezagutzeko abiapuntua

Aiegin kokatzen gara, Lizarratik gertu dagoen 2.500 biztanleko herri batean (kilometro bat dago Lizarrako erdigunera).

Herriak kirol instalazioak ditu gure ostatutik 300 metro eskasera. Ardantzeko Zentro Termoludikoa (igerileku klimatizatua eta udako igerilekua, gimnasioa, padel pistak, jacuzziak, saunak, etab.).

Oinez edo bizikletaz paseatzeko leku aproposa da inguruko bide eta bidezidor ugarietan zehar. Gainera, oso gomendagarria da Montejurrara igotzea.

Aiegitik Done Jakue Bidea pasatzen da. Iratxeko Monasterioa eta Iratxeko Upeltegiaren ondoan dagoen Ardoaren Iturria oso ezaguna da.

Tabernak, jatetxeak eta janari-dendak daude inguruan. 500 metro eskasera hainbat merkataritza-gune daude baita ere.

Lizarra km 1-era dago (10 minutu besterik ez oinez), autobusak ere badaude Lizarrara joateko.

Eskualdeko hiri nagusiena da Lizarra, kultura eta arte ondare garrantzitsua dauka. Gainera ostalaritza eta zerbitzu eskaintza zabala du.

Los Arcoseko Abiadura Zirkuitua 10 minutura dago. Iruñea eta Logroño berriz 30 minutura daude, autobiatik.

Inguruko baliabide turistikoetatik oso hurbil gaude: Urederraren iturburua, Urbasa mendilerroa, Erriberri, Gares, etab.

Errepide bidezko komunikazio onak dituenez, kokapen ezin hobea dauka Lizarraldea, Nafarroa eta inguruko erkidegoak ezagutzeko, hala nola Errioxa, Gipuzkoa eta Araba.

Hiriburu nagusietarako distantzia:

Pamplona-Iruña: 44km (39m.)
Logroño: 51km (40m.)
Donostia-San Sebastián: 126km (1h. y 30m.)
Vitoria-Gasteiz: 70km (1h. y 7m.)
Bilbao: 136km (1h. y 43m.)

Erreserbatu gurekin zuzenean, preziorin baxuena emango dizugu!

Gure webgunean prezio baxuena eskaintzen dugu, iragartzen garen beste plataformekin alderatuta.

eu